• EKONOMIA
  • Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro bideratuko ditu EDA Drinks & Wine Campuseko egoitza berrietara

Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro bideratuko ditu EDA Drinks & Wine Campuseko egoitza berrietara

Guztira, 18 miloi euroko inbertsioa egingo dute 2027ra arte Guardian eta Gasteizen

Gasteizko eraikinaren irudikapena | Argazkia: Gasteizko Udala
Gasteizko eraikinaren irudikapena | Argazkia: Gasteizko Udala
2025eko abuztuaren 28a - 13:06

Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro bideratuko ditu EDA Drinks & Wine Campusek Guardian eta Gasteizen dituen egoitzak eraikitzeko eta hornitzeko. Finantzaketa Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta EDA Drinks & Wine Campus Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren eguneratzearen barruan sartzen eta, eta 2027ra arte 18 milioi euroko aurrekontu globala aurreikusten du.

 

Gobernu Kontseiluak 2024ko irailean sinatutako gehigarria aldatzea onartu du, inbertsioaren banaketa finkatzen duena: 409.100 euro 2024an, 580.503 euro 2025ean, 9,65 milioi 2026an eta 7,35 milioi 2027an. Kopuru horietatik, Eusko Jaurlaritzak 409.100 euro ordainduko ditu 2024an, 316.501 euro 2025ean, 5,26 milioi 2026an eta 4,01 milioi 2027an. Hau da, 18 milioi euroko aurrekontutik 10 milioi ordainduko ditu Eusko Jaurlaritzak.

Ordainketak aldez aurretik egingo dira. Ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 31 baino lehen, urte horretarako aurreikusitako zenbatekoaren %30 ordainduko da; gainerakoa hilero ordainduko da, zenbatekoak behar bezala aplikatu direla egiaztatu ondoren. Gainera, 2025, 2026 eta 2027. urteetako aurrerakinak aplikatzeko, aurreko ekitaldiko gastuen justifikazio osoa aurkeztu beharko da.