Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak aztertzeko aurkeztutako “Euskal Sektore Publikoa arintzeko eta sinplifikatzeko Lege-aurreproiektua” testuari buruzko txostena eman du. Irizpena gehiengoz onartu da, finantza-erakundeen ordezkariaren boto partikularrarekin. Proposamena aztertu ostean, hura aldatzeko egin diren gogoetak kontuan hartzea adierazi du.
Aldaketa horien artean, epeak murriztearen inguruan txostenak nabarmendu du "ez dela per se neurri positiboa". EGABen iritziz, epeak erdira murrizteko proposamenak arrisku larrian jar ditzazke erakundearen eginkizunak eta ohiko funtzionamendua. Bestalde, ekimena begi onez ikusten du, gizartearen eta ekonomiaren premia bati erantzuten baitio. Ildo horretan, irizpenak positibotzat jotzen du lege-ekimenak herritarrek eta enpresek botere publikoekin duten harremanari lotutako kostuak murrizteko erabakigarriak diren gaiak aipatzea.
Txostenean ziurtapeneko erakunde laguntzaileei eta agiri bidezko ziurtapen egiaztatuaren araubideari dagokienez, irizpenak aipatzen du Aurreproiektu honen zehaztasun falta azpimarratu dute. Batez ere ez duelako zehazten zerbitzua nork ordaintzen duen, tarifak nola finkatzen diren, argitaratu behar diren, mugarik edo hobaririk dagoen.
Unibertsitateen Lege-aurreproiektuari buruz
EGABek Unibertsitateen Lege-aurreproiektuaren inguruko irizpena gehiengoz onartu du, LABen boto partikularrarekin. Txostenak adierazten du unibertsitatearen egitekoa pertsonei euren ibilbide profesional osoan lagun egitea dela. Bertan sortzen den ezagutza jarduera ekonomikoan eta zerbitzu publikoetan modu eraginkorrean txertatzea dela adierazi da txostenean. Unibertsitateko langileen lan-eskubideen defentsa jasotzen du EGABek. Ikertzaileak lanpostu zerrendan sartzea, muga murriztaileak kentzea eta absentziak beteko direla bermatzea nabarmentzen du txostenak. Ordainsari-osagarriak pixkanaka finkatzea eta negoziazio kolektiboaren bidez adostea eskatzen du.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta