• EKONOMIA
  • “Egoitza egonkortasuna laneratzeko ibilbide pertsonalizatuekin" lotzeko proiektua aurkeztu dute

“Egoitza egonkortasuna laneratzeko ibilbide pertsonalizatuekin" lotzeko proiektua aurkeztu dute

2026ko irailetik 2027ko abendura bitartean hamabost ibilbide “pertsonalizatu eta intentsibo” egingo ditu Etxeinek Durangaldean eta Arratian

Etxeinen aurkezpena, gaur, Gasteizen | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Etxeinen aurkezpena, gaur, Gasteizen | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2026ko irailaren 7a - 12:37

Mikel Torres Jaurlaritzako Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak Ekonomiaz aldizkariaren 109. zenbakia eta Etxein proiektu pilotu berria aurkeztu dituzte gaur Gasteizko Villa Suso Jauregian.

 

Lanbide eta Alokabidek sustatutako egitasmoa izango da Etxein, zeinak “egoitza egonkortasuna gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuekin lotuko” duen. Zuzeneko esleipenak eginez, alokairu parke publikoan eta “egoera bereziki ahulean” bizi diren pertsonei enplegu ibibildea eskainiko die.

Torresek adierazi du “etxebizitza aldagai erabakigarria” dela ekonomiaren funtzionamendurako. “Familiek kontsumitzeko eta aurrezteko duten gaitasunari, langileen mugikortasunari eta enpresek profesionalak erakartzeko duten aukerari eragiten die. Horri heltzeko, politikak konektatu behar dira, baliabideak batu behar dira eta denboran eutsitako herri ikuspegiarekin jardun behar da”. Bestalde, Itxasok azpimarratu du “etxebizitza eskuragarria herrialdeko azpiegitura estrategiko gisa tratatu behar” dela. “Gizarte kohesioari eta aukera berdintasunari eusten die, baina baita lehiakortasunari ere. Monografikoak urteetan eraikitako arazo bat zorrotz ordenatzen du, eta ezagutzak, batez ere, zehaztasun, eskala eta anbizio handiagoz jokatzeko balio duela gogorarazten digu”.

 

2026ko irailetik 2027ko abendura bitartean hamabost ibilbide “pertsonalizatu eta intentsibo” egingo ditu Etxeinek Durangaldean eta Arratian. “Bazterketa arriskuan dauden eta indarkeria matxista egoeretatik atera diren emakumeei eta ohiko etxebizitza judizialki galtzearen ondorioz zaurgarritasun egoera berezian dauden pertsonei” zuzendutako proiektu pilotua izango da.

“Etxeinek enplegua, diru-sarreren bermea, etxebizitza eta gizarte laguntza konektatzen ditu pertsona beraren inguruan. Lanbidek enplegagarritasun diagnostikoa, orientazioa eta prestakuntza eta lan baliabideak emango ditu; Alokabidek, berriz, egoitza faktoreen detekzioa eta jarraipena. Ibilbide bat partekatzeak erantzun eraginkorragoa eta gizatiarragoa eskaintzea ahalbidetuko du”, zehaztu du Torresek.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain