Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Mondragon Componentesek hitzarmen berria sinatu dute Energia Eraginkortasuneko Unibertsitatea-Enpresa Gela zabaltzeko. Akordioak orain arteko EHU–Centro Stirling Gelari jarraipena emango dio, eta lankidetza Mondragon Componentes talde osora hedatuko du, unibertsitatearen eta industriaren arteko harremana sendotzeko.
Hitzarmenaren bidez, Mondragon Componenteseko zazpi industria kooperatibek ere gelaren jardueretan parte hartuko dute. Horren helburua da energia eraginkortasunaren, potentzia elektronikaren eta elektromagnetismoaren arloetan ikerketa aplikatuko proposamen berriak garatzea, baita ezagutzaren transferentzia eta berrikuntza sustatzea ere.
Etorkizunera begira, gelak praktika akademikoak, prestakuntza duala, gradu eta master amaierako lanak nahiz ikerketa aplikatuko proiektuak bultzatzen jarraituko du. Jarduera nagusiak energia sortzeko eta biltegiratzeko teknologia berrietan, industria digitalizazioan, sentsorika aurreratuan eta industria eraginkorragoa eta deskarbonizatuagoa lortzeko irtenbideetan jarriko du arreta.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta