• EKONOMIA
  • EHUko irakasleek greba egin dute gaur prekarietatea salatzeko

EHUko irakasleek greba egin dute gaur prekarietatea salatzeko

Ordezko irakasleei 800 euroko soldatak eskaini dizkietela salatu dute

Argazkia: ELA
Argazkia: ELA
2023eko urriaren 11a
Eg. 2023eko urriaren 11a

EHUko Prekarioen Koordinadorak bultzatuta, unibertsitateko irakasle eta ikerlariek greba egin dute gaur hainbat campus eta fakultateetan. LAB, ELA, CCOO eta Steilas sindikatuek deitu zuten gaurko lanuztera, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, %85eko partaidetza izan da.

 

“Prekarizazio egoerari aurre egiteko” asmoz egin dute greba EHUko irakasleek, eta LOSU unibertsitate lege berriaren ondorioz, “egoerak okerrera” egin duela salatu dute. Hala, egungo errektoretzak legearen interpretazio "murriztailea" egin duela uste dute antolatzaileek, eta horren ondorioz, ordezkapenak egiten dituzten langileen soldata 800 eurokoa dela salatu dute.

EHUko Prekarioen Koordinadorak azaldu duenez, gaurko grebako datuek “aldarrikapenek izandako babes zabala” uzten dute agerian, eta egungo errektoretzak hartutako erabakien aurrean, “unibertsitateko komunitatearen ulertezintasuna” azaleratzen du.