• EKONOMIA
  • Ekainean hipoteka kopurua %5,2 handitu da Nafarroan

Ekainean hipoteka kopurua %5,2 handitu da Nafarroan

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan iazko ekainean baino %23,3 hipoteka gutxiago izenpetu dira

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2024eko abuztuaren 30a
Eg. 2024eko abuztuaren 30a

INEk emandako datuen arabera, 3.297 hipoteka sinatu dira ekainean Hego Euskal Herrian. Horietatik 1.436 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan dira, iazko epe berean baino %23,3 gutxiago. Nafarroan, aldiz, gora egin du kopuruak, iazko hilabete berean baino %5,2 handitu baita (425 hipoteka). Halaber, Espainiako estatuan batez beste %5,54 murriztu da ekainean izenpetutako hipoteka kopurua.

 

Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, EAEn %15,7 hipoteka gutxiago egin dira, Nafarroan, aldiz, %18,7 gehiago.

Guztira, 273,19 milioi euro mailegatu dira Hego Euskal Herriko ia 3.300 hipoteka horiek sinatzeko. 218,19 milioi Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iaz baino %32,97 gutxiago, eta 55 milioi Nafarroan (%2,5) gehiago.

 

Hipotekaren batez besteko balioa 129.440 eurokoa izan da Nafarroan, iazko ekainean baino %2,6 txikiagoa. Espainian, oro har, batez besteko balioa 146.117 eurokoa izan da, iaz baino %1,9 handiagoa.