Urtetik urtera, industria-ekoizpenaren bilakaera positiboa izan da EAEn, baina ez ordea Nafarroan. INEk ekaineko datuak argitaratu berri ditu, zeintzuek adierazten duten iaz baino gehiago ekoitzi duela aurten EAEko industriak, eta gutxiago, aldiz, Nafarroakoak. Zehazki, EAEko industria-ekoizpena %6,9 handitu zen ekainean 2025eko hil berarekin alderatuta, eta Nafarroan, aldiz, %7,7 murriztu zen.
EAEn industria-adar guztiek egin zuten gora urte arteko konparazioan. Hazkunderik handiena energiak izan zuen (%17,6), eta ondoren ekipo-ondasunek (%7,2) eta bitarteko ondasunek (%6,4). Kontsumo-ondasunen ekoizpena ere handitu egin zen (%1,7): ondasun iraunkorrena %0,8 igo zen, eta ez-iraunkorrena %1,9.
Nafarroan, berriz, emaitzak ezberdinak izan ziren sektorearen arabera. Kontsumo-ondasunen ekoizpena %12,7 igo zen, ondasun iraunkorretan %6,7ko hazkundearekin eta ez-iraunkorretan %13,0koarekin. Bitarteko ondasunek ere gora egin zuten, %1,9.
Hala ere, igoera horiek ez ziren nahikoa izan beherakadak orekatzeko. Ekipo-ondasunen ekoizpena %24,4 jaitsi zen, eta energiarena %25,9. Bi adar horien bilakaerak eragin zuen Nafarroako industria osoak urte arteko %7,7ko beherakada izatea.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta