
Bi potentzien arteko negoziazioak fruituak ematen ez direla arguadiatuta, Donald Trump AEBeko presidenteak mehatxua bota dio Europako Batasunari, ekainetik aurrera %50eko muga-zerga ezarriko diela esanez.
Truth Socialen sare sozialean egin du iragarpena Trumpek. "EBrekin ditugun elkarrizketak ez dira fruiturik ematen ari. Beraz, 2025eko ekainaren 1etik aurrera Europar Batasunarentzat % 50eko zuzeneko muga-zerga bat gomendatzen dut", adierazi du.
Hala, EBri egotzi dio Ameriketako Estatu Batuekiko merkataritza defizita sortzea, BEZa, zigor korporatiboak eta bestelako merkataritza oztopoengatik. Trumpek gehitu du "produktua Estatu Batuetan fabrikatzen bada ez zaiola inolako muga-zergarik aplikatuko".
Era berean, iragarri du Applek %25eko muga-zerga ordaindu beharko diela Estatu Batuetan saldu baina herrian ekoizten ez dituen iPhoneei.