Ekonomia %3,9 hazi da EAEn

Eusko Jaurlaritzak egindako aurreikuspenak bete egin dira

Bodega Donostiarra, Donostian. | Argazkia: EnpresaBIDEA Bodega Donostiarra, Donostian. | Argazkia: EnpresaBIDEA

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinak (BPG) eta enpleguak goranzko joerarekin jarraitzen dute, hazkundea moteltzen ari bada ere. Hala, BPG %0,2 igo da aurreko hiruhilekotik, eta enplegua %0,3, Eustat euskal estatistika erakundeak egindako azken azterketen arabera. Gauzak horrela, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako BPGk %3,9ko hazkundea izan du aurtengo hirugarren hiruhilekoan. Enplegua, berriz, %2 igo da urtebetean.

Eusko Jaurlaritzak ekainean egin eta irailean berritutako aurreikuspenak bete egin dira datuokin. 2022 osorako hazkunde iragarpena bi hamarren jaitsi zuen, %4,5etik %4,3ra, pentsatuz urte amaieran ekonomiaren motelaldia handiagoa izango dela. Aurreikuspen horren arabera, ekonomia urte arteko %2,4 haziko da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK