
Energiaren ekonomian adituak diren 100 lagun baino gehiago elkartuko dira Bilbo gaurtik ostegunera bitartean Bilbon, Bizkaia aretoan. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta BC3 Basque Centre for Climate Changek elkarlanean antolatuta, energiaren ekonomiaz, ingurumenaz eta klima-aldaketaz eztabaidatzeko topaketa izango da.
AEEE Ekonomia Energetikorako Espainiako Elkartearen biltzarra egingo da bertan. Trantsizio energetikoa: industriarentzako erronkak eta aukerak lelopean, Europako Batzordeak 2025eko otsailean abiarazitako Clean Industrial Deal egitasmoaren nondik norako aztertuko dira. Ekimen honek helburua du kontinentzea industria jasangarriago eta lehikorrago baterako ildo estrategikoak ezartzea.
Egitarauan erakundeetako ordezkari nabarmenen hitzaldiak izango dira, besteak beste, Valvanera Ulargui (Europako Batzordea), Cristina Rivero (CEOE) eta Joan Batalla (Sedigas, FUNSEAM), baita erreferentziazko akademiko eta ikertzaileenak ere, hala nola Stefan Lechtenböhmer (Kasselgo Unibertsitatea), Pedro Linares (Pontificia Comillas Unibertsitatea), Mari Paz Espinosa (EHU), Jorge Fernández (Orkestra) eta David Parra (CIIAE).