
Pedro Azpiazu sailburuak Ekonomia eta Ogasun sailaren datorren urteko aurrekontuaren berri eman du gaur. 2024an 139,1 milioi euro izango ditu Jaurlaritzaren departamentuak, aurten baino milioi bat gehiago.
Guztizkotik 55 milioi euro Finantzen Euskal Institutuaren gizarte funtsera bideratuko dituzte. Era berean, 15,2 milioi euro finantza kostua finantzatzeko erabiliko dira, eta beste 1,3 milioi pandemia dela enpresa txiki eta ertainen diru laguntza programarako.
Aseguru polizetarako aurrekontua 4,6 milioi eurokoa izango da, eta diru sarreretan 60 milioi euro txertatu dira banku gordailuen interesak kobratzeagatik. Halaber, Eustatek 18,4 milioi euroko aurrekontua izango du, erakundearen eraldaketa digitalerako plana abiaraziz.
Azpiazuk adierazi duenez, “ziurgabetasun globalaren testuinguru honetan, aurrekontua gure zerbitzu publikoak mantentzeko eta hobetzeko euskarri eta bermatzaile bihurtzen da, pertsonekiko, garapen ekonomikoarekiko, enpleguarekiko eta gure planetaren zaintzarekiko etorkizun konprometitua eraikitzeari begira".