• EKONOMIA
  • ELA eta LABek bat egingo dute Greba Orokorrarekin

ELA eta LABek bat egingo dute Greba Orokorrarekin

ESK eta Steilas ere grebaren parte izango dira, baita Euskal Herriko Etxebizitza sindikatuak ere

Argazkia: LAB Etxebizitza
Argazkia: LAB Etxebizitza
2026ko urriaren 8a - 08:30
Eg. 2026ko urriaren 8a - 16:18

Azaroak 11ko Greba Orokorrean ELA, LAB, ESK eta Steilas ere izango dira, eta beraz, ez da deialdi propiorik izango Hego Euskal Herrian. Espainiako Maizterren sindikatuak proposatu duen datarekin bat egin dute euskal sindikatuek, eta bertan izango dira CCOO eta UGT sindikatuak ere.

 

"Etxebizitza larrialdiari aurre egiteko egiturazko neurriak behar direla" argi du LABek. ELAk, bere aldetik, gogorarazi du "lanean jarraitzen" duela "etxebizitzako sindikatuekin eta gainerako eragile sozial eta sindikalekin erakunde guztiei presioa handitzeko, batez ere EAEn eta Nafarroan, hemengo Gobernuek arlo horretan eskumen zabalak baitituzte".

Euskal Herriko Etxebizitza sindikatuek ere grebara deitu dute azaroaren 11rako. Langile klase osoari zuzendutako deialdia izan da. Ohar bitartez adierazi dutenez, lan sindikatuekin hizketan ari dira lanuzteak antolatzeko. 

 

Euren helburua da etxebizitza mugimenduak "papel protagonista" izatea mobilizazioetan, eta bide horretan lan egingo dutela adierazi dute. Gainera, uste dute etxebizitzak "bermatutako eskubidea" izan behar direla. "Bide bakarra da erabat amaitzea espekulazioarekin eta rentismoarekin". Aitzitik, jakin badakite helburua ez dela lortuko "kanpaldi edo greba batekin. Horregatik insistitzen dugu langile klaseari deialdia luzatzean, antolatu eta borroka dezan". Agertoki hori beharrezkotzat jotzen dute datozen hilabeteetan "zabaldu daitezkeen askotariko agertokiei aurre egiteko", izan eskubiko gobernu baten "neurri erregresiboei" aurre egiteko, izan "funtsezko hobekuntzak" lortzeko "PSOEren gobernua izango balitz". 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain