Lidl, Dia, Mercadona, Uvesco eta Coviran bezalako elikaduraren sektoreko enpresa handiak negoziatzen ari dira, Asedas patronalarekin batera, Espainiako Estatuko Esparru Akordioa elikagaien merkataritzaren sektorerako. Gaur izan dute bigarren bilera, eta ELA eta LABek mobilizaziora dei egin dute.
Izan ere, euskal sindikatuek salatu dute negoziazio kolektiboak kalte egiten diela tokiko hitzarmenei eta “urte luzez borrokaren bidez lortutako lan baldintzei”; are gehiago, ohartarazi dute akordio horrek lan baldintzak okertzeko arrikusa ekar dezakeela Hego Euskal Herriaren kasuan, egun dauden lan eskubide eta soldatetan eragina izan baitezake hitzarmenak.
Lurralde esparruko negoziazio ahalmenaren alde egin asmo dute sindikatuek, eta bi taldeek “onartezintzat” jo dute “Euskal Herriko errealitate sindikalari eta lan errealitateari bizkar ematen dioten negoziazio eremuak inporsatzeko edozein saiakera”; ondorioz, jakinarazi dute mobilizazioei eutsiko dietela.
