ELAk greba deialdiak bultzatu nahi ditu sektore publikoan KPIaren igoera bermatzeko

2010az geroztik funtzionarioek %16ko erosmen ahalmen galera pilatu dutela salatu du

Igor Eizagirre ELAko sektore publikoko arduraduna | Argazkia: ELA Igor Eizagirre ELAko sektore publikoko arduraduna | Argazkia: ELA

Azken egunetan gobernuek langile publikoen lan baldintzen inguruan eta datorren urteko soldata igoerari buruz egindako iragarpenen aurrean, ELAk jakinarazi du sektore publikoan KPIa bematzeko eta lan baldintzak Euskal Herrian erabakitzeko greba deialdiak bultzatuko dituela. “Urkulluk gezurra esan zuen pasaden astean. Ez da egia langile publikoen baldintzak hobetzeko ahalmena Espainiaren esku bakarrik dagoenik”, kritikatu du Igor Eizagirre ELAko sektore publikoko arduradunak. Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak badu funtzionarioen baldintzak zehazteko eskumena, “hala egiten zuelako” 2010eko krisiaren aurretik, eta orain egiten ez badu “borondate faltagatik” dela uste du. Nafarroako Gobernuak ere ahalmen bera duela azaldu du,

Greba deialdiak bultzatuko dituela iragartzeko prentsaurrekoan, mezu politikoz beteriko irakurketa egin du sindikatuak eta “koherentzia eza” egotzi die EAJri eta EH Bilduri: “Alderdiek Madrilgo Gobernuaren esku utzi dituzte langile publikoen inguruko erabakiak. Orain aurrekontuak negoziatzen ari dira, eta KPIaren araberako igoerak aplikatzeak ezinbesteko baldintza izan beharko luke aurrekontu horiek babesteko”.

Estu hartu ditu alderdiak, «ezin da esan zerbitzu publikoen indartzearen alde daudela  eta gero %20ko erosmen ahalmen galera babestea», salatu du Miren Zubizarreta ELAko hezkuntza arduradunak. Eskaera zehatzak egin dizkie alderdiei. Soldatei dagokienez, esaterako, 2023ko lan baldintzak Euskal Herrian negoziatu daitezela eskatu die: 2022rako KPIa bermatu beharko lukete eta azken hamarkadetan galdutako erosteko ahalmena negoziatzeko konpromisoa.  

Beste eskaerak enpleguari buruzkoak dira: behin behinekotasuna %6tik jaisteko finkotze prozesuak bultzatzea eta erreposizio tasak kentzea.

Balorazioarekin batera ELAk Hego Euskal Herriko langile publikoen soldatak azken urteetan izandako bilakaeraren bere argazkia publiko egin du. Sindikatuaren arabera, 2010az geroztik langile publikoek %16 erosmen ahalmen galera izan dute KPIaren alderatuta, eta 2023an galera hori %20ra iritsi daiteke.

LABen balorazioa

Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiak, bere aldetik, onartu du funtzionario eta langile publikoentzako soldata-igoerak "sindikatuen artean hitz egiten ari diren gaiak" direla, baina kritika egin du adieraziz ELAk "beste behin ere aldebakartasunaren alde" egin duela erantzuna emateko orduan, eta "interes orokorraren gainetik" lehenetsi dituela bere interes korporatiboak. "Gai hori sindikatu gisa aztertuko dugu, baina oraingoz ez diot erantzungo mobilizazio posible horiei gehituko gatzaizkien ala ez", gaineratu du.

Estatu mailan planteatzen ari den soldata-igoera "eskasa" iruditzen zaiela ziurtatu ondoren, gogorarazi du LABek Euskadiko negoziazio kolektiborako eskubidea defendatzen duela, bai eta funtzionarioek eta langile publikoek beren soldata-baldintzak hemen arautzeko eskubidea ere ".

Ildo horretan, gogorarazi du negoziazio-proposamen horiek "Eusko Jaurlaritzak erantzun nahi ez duen zerbait" direla, eta aitortu du LABek uste duela "mobilizazioa badagoela", baina "ELAk nahiago izan duela beste interes batzuk lehenetsi".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK