ELAk sinatutako lan hitzarmenetako soldatak %6,5 handitu dira 2023an

Greben eta baldintza hobeko lan hitzarmenen arteko erlazio zuzena nabarmendu du Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak

Mari Kruz Elkoro, Mitxel Lakuntza eta Peio Igeregi | Argazkia: Europa Press Mari Kruz Elkoro, Mitxel Lakuntza eta Peio Igeregi | Argazkia: Europa Press

2023an sinatutako lan hitzarmenetako soldatak %6,5 handitu direla jakinarazi du gaur ELAk. Sindikatuak sinatu gabekoak ordez, %4,1eko hazkundea izan dute. Negoziazio kolektiboaren inguruko txostenaren aurkezpenean eman ditu datuok Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak, eta baldintza onenak lortzen dituen sindikatua direla adierazi du, egindako greba guztien %70 beraiek deitutakoak izan direla nabarmenduz.

Sindikatuak erresistentzia kutxaren zenbatekoa handituko duela ere argitu du. Hileroko kopurua 1.389,15 eurora igoko dute. Lakuntzaren hitzetan, “erlazio zuzena dago greben eta baldintza hobeko lan hitzarmenen artean”.

Zenbat eta greba gehiago egin, gero eta hitzarmen hobeak sinatzen direla azpimarratu du, hala diote azken 20 urteetako datuek. Sindikatuaren arabera, iaz sektoreko 15 lan hitzarmen sinatu zituzten eta enpresetako 171. Guztira, 300.000 langile ingururi eragiten zien lan hitzarmenak ere berritu dituzte pasa den urtean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK