2025eko azaroaren 27a - 11:07
%0,1 gutxitu dira urrian EAEko merkataritza gune eta elikadura kate handietako salmentak, aurreko urteko urriarekin alderatuta. Irailaren aldean ere, salmentek beherakada izan dute, %1,2koa.
Sektorearen arabera, janariarenak izan du beherakada, iaz baino %0,2 salmenta gutxiago izan baitira aurten; kontrara, gainerako produktuen sektorean salmentak zertxobait igo dira, hots, %0,1.
Bestalde, azalera handietako eta elikadura kate handietako langile okupatuen zenbatekoa ere iragarri du Eustat estatistika erakundeak: %0,3 okupatu gutxiago zenbatu dira 2024ko urrian baino, hau da, salmenten antzera behera egin du sektoreko langile kopuruak.