23 eta 29 urte bitarteko gazteek Emantzipa dirulaguntza eskatzeko aukera dute gaurtik aurrera. Eusko Jaurlaritzak orain arte 25 urtetan zuen ezarrita laguntza eskatzeko gutxieneko muga, baina handitu egin du, eta 23 urte bete dituztenek ere eska dezakete orain.
Adin-tartea handituta, eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik, betiere programaren aurrekontua ez bada lehenago agortzen. Onuradunak 300 euroko laguntza jasoko du hilean, gehienez bi urtez.
Emantziparen helburua da gazteen alokairu eta hipoteka gastuetan laguntzea, urtean 3.000 eurotik gorako eta 30.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten gazteek eskuratu ahal izango dute laguntza.
Programa martxan jarri zenetik (2024an egin zen lehen deialdia), 39 milioi euro mobilizatu ditu Emantzipak.