• EKONOMIA
  • Mikel Amundarain izango da Europako Energia Agentzien Elkarteko presidenteorde berria

Mikel Amundarain izango da Europako Energia Agentzien Elkarteko presidenteorde berria

Gaur egun Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusia da

Mikel Amundarain Leibar | Argazkia: Irekia
Mikel Amundarain Leibar | Argazkia: Irekia
2025eko maiatzaren 13a

Mikel Amundarain Leibar Europako Energia Agentzien Elkarteko (FEDARENE) presidenteorde izendatuko dute Bruselan, ostegunean, FEDARENEren Batzar Nagusian. Hori baino lehen, bihar, Federazioaren Zuzendaritza Batzordean parte hartuko du Amundarainek.

 

Egun Energien Euskal Erakundeko zuzendari nagusia da Amundarain, baina azken legealdietan Eusko Jaurlaritzan bestelako karguak ere izan ditu: Industria Garatzeko zuzendaria, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria, baita Industria sailburuordea ere. Amundarainek EHUn egin zituen Ekonomia ikasketak eta masterra, eta ESIC Negozio eta Marketin Eskolan ere izan zen.