• EKONOMIA
  • Energia produktuen esportazioa %35,4 txikitu da EAEn

Energia produktuen esportazioa %35,4 txikitu da EAEn

Guztira 2.814 milioi euroko ondasunak esportatu dira urrian, iazko epe berean baino %0,7 gutxiago

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023ko abenduaren 18a - 10:40
Eg. 2023ko abenduaren 18a - 10:59

Eustaten arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako esportazioak (2.814 milioi euro) %0,7 jaitsi dira urrian, iazko epe berarekin alderatuz gero. Energia produktuek eragin dute batik bat beherakada, %35,4 jaitsi baitira urtetik urtera. Gainerako produktuen esportazioak, aldiz, %2,5 egin dute gora.

 

Inportazioek (2.229 milioi euro), %12,6ko beherakada izan dute epe berean. %25 apaldu dira energia produktuak eta %7,6 gainerakoak. Hala, urriko merkataritza saldoa positiboa izan da, 584,7 milioi eurokoa, hain zuzen.

Lurraldeka, esportazioetan beherakada izan duena Bizkaia izan da soilik. %8,2 egin dute behera kanpo merkataritzak urte arteko tasan. Araban, aldiz, %7,8 egin du gora eta Gipuzkoan %0,5.

 

Halaber, EAEko esportazio gehienak (%51,2) bost herrialdetara egin dira: Alemania, Frantzia, Belgika, Estatu Batuak eta Erresuma Batua. Guztizko esportazioetatik %64,2 Europako Batasuneko herrialdetara egin dira.