• EKONOMIA
  • Enplegu zentro berezietan lan hitzarmen propioa izatea eskatu dute ELA, LAB eta ESKek

Enplegu zentro berezietan lan hitzarmen propioa izatea eskatu dute ELA, LAB eta ESKek

Bilboko epaitegietan elkarretaratzea egin dute, besteak beste, patronalak negoziazioa blokeatuta duela salatzeko

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026ko irailaren 8a - 12:29

ELA, LAB eta ESK sindikatuek elkarretaratzea egin dute astearte honetan Bilboko epaitegien aurrean. Patronalak uko egin zion EAEko enplegu zentro berezietarako lehen hitzarmen propioa negoziatzeari, eta hori dela eta, horren gaineko epaiketa egin da bertan.

 

Centros especiales de Empleo. Eseri eta negoziatu!” zioen pankarta atera dute protestan zirenek. Negoziazioaren blokeoa salatu eta sektoreko hitzarmen propioa eskatu dute, estatuko hitzarmena baztertu nahi dutelarik.

Gaur eginiko epaiketak ELA, LAB eta ESK sindikatuek jarritako helegite batean du jatorria. Sindikatuek diote patronalak 13.000 langileren lan eta negoziazio eskubideak urratu dituztela.

 

Halaber, gogorarazi dute enplegu zentro berezien sektoreak urteak daramatzala hitzarmen zehatz bat negoziatzeko esparru propioa aitortzeko eskatzen, “bizitza duin eta autonomoa garatzeko aukera emango dieten lan baldintzak bermatzeko".

Jakinarazi dutenez, gaur egun langileen %80k baino gehiagok ez du hilean 1.500 euroko soldata gainditzen, eta "kasu askotan", soldatak "Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) lortzeko osagarriak baino ez dira", sektoreak pairatzen duen “prekarietate estrukturala” agerian uzten duena.

ELA, LAB eta ESKek administrazio publikoak “erantzukizun zuzena” duela adierazi dute, eta soluzioak bilatu beharrean, lan prekarietatea betikotzen duen eredu bati eusten diotela.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain