• EKONOMIA
  • Enpresa-garapenerako lankidetza berri bat, Nerbioi bailararen bihotzean

Enpresa-garapenerako lankidetza berri bat, Nerbioi bailararen bihotzean

Ugao, Urduña eta Orozko udalerriek bat egin dute tokiko ekonomia-sarea dinamizatzeko asmoz

Ekaitz Mentxaka, Iker Santocildes eta Aitor Iza Albizua, Ugao, Urduña eta Orozkoko alkateak | Argazkia: utzita
Ekaitz Mentxaka, Iker Santocildes eta Aitor Iza Albizua, Ugao, Urduña eta Orozkoko alkateak | Argazkia: utzita
image0(1)
Kazetaria
2025eko abuztuaren 29a - 05:30

Ugao–Miraballesko (Bizkaia) udalak hitzarmen estrategikoa ondu du Urduñederra Urduñako (Bizkaia) udalari lotutako ekonomia sustatzeko agentzia publikoarekin. Orozkoko (Bizkaia) udalaren laguntzarekin osatutako elkarlana da, zeinak helburu duen eskualdeko lehiakortasuna bultzatzea, ekoizpen sarea modernizatzea eta ekintzailetza sustatzea da.

 

Akordioa pasa den ekainaren 17an sinatu zen, eta 2027ko maiatzera arte egongo da indarrean. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beaz erakundeak bultzatutako Bizkaia Orekan Sakonduz programaren baitan abiatua da elkarlana ,eta Nerbioi bailara osoarentzat balio erantsia sortuko duen udalerrien arteko lankidetza sustatzea du helburu: berrikuntza, nazioartekotzea, ekintzailetza eta jasangarritasunaren bidez lurralde lehiakortasuna indartzea.

Hitzarmenak jarduera-multzo zabal bati irekiko dizkio ateak: Ugaoko enpresa-sarearen diagnostikotik hasi eta ekimen berriak erakartzeko eskura dagoen lurzorua aprobetxatzea ahalbidetuko duen estrategia diseinatzeraino. ETE enpresa txiki eta ertainei digitalizazio eta berrikuntza prozesuetan laguntzeko, dirulaguntzak kudeatzeko eta enpresen arteko sinergiak sustatzeko neurriak ere aurreikusten dira.

 

Iker Santocildes (Urduña): “Industria arloan eta sektore konektatuetan zerbitzuen prestazioan hobetu nahi dugu, Urduña, Ugao eta Orozkoko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna handitzeko"

“Industria arloan eta sektore konektatuetan zerbitzuen prestazioan hobetu nahi dugu, Urduña, Ugao eta Orozkoko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna handitzeko", azaldu dio Iker Santocildes Urduñako alkateak EnpresaBIDEAri. "Enpresentzat onura zuzenak sortzeaz gain, inbertsio pribatuaren ondoriozko etekin publikoak ere (zergak, tasak, etab.) ekarriko ditu, Nerbioi ibarreko Bizkaiko udalerrien lurralde kohesioa indartuz", gehitu du.

Udalerrien arteko koordinazioa eta erakundeen lankidetza

Lankidetza Ugaoko Udaleko arlo teknikoaren eta Urduñederrako lantaldearen arteko koordinazio estuaren bidez egituratuko da, etengabeko jarraipena eginez eta kontuak emateko konpromisoak hartuz. Horrez gain, agentzia arduratuko da udalerria foro-sareetan ordezkatzeaz, diruz lagun daitezkeen proiektuak aurkezteaz eta garapen ekonomikoaren arloan eskualdeko gobernantza-eredu bat diseinatzeaz.

Santocildesen arabera, Urduñederrak eskualdean enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekintzak bultzatuko ditu, gaitasuna, berrikuntza eta digitalizazioa sustatuz. Halaber, ETE eta mikroETEentzako prestakuntza-programak bultzatuko ditu, lankidetza, sinergien sorrera eta balio-kate berrien garapena erraztuz.

iStock 2214637267
Urduña, Nerbio bailaran | Argazkia: iStock

Horrez gain, eskualdeko eta foru-foroetako erakundeen ordezkaritza ere hartuko du bere gain, baita dirulaguntzak eta finantzazio osagarria bilatzea ere. Urduñederrak bere gain hartuko ditu 2027ko maiatzera arte proiektuari lotutako langile eta aholkularitza gastuak; Ugaoko Udalak, berriz, kostu horien herena ordainduko du 2025ean eta 2026an.

“Hitzarmen hori lankidetza eta elkarlanerako akordioa da, eta enpresa arloan modu bateratuan jardutea ahalbidetzen du, udalerri bakoitzaren jarduera indibidualak bideragarria izango ez litzatekeen eremuetan. Horrela, emaitzak indartu eta hobetu egiten dira, eta inola ere ez dira udalen gaitasunak mugatzen”, dio Urduñako alkateak.

Lehen pausoak: diagnostikotik ekintzara

Lehen etapa honetan Salbide 2025 proiektua jarri da abian, hiru udalerrietako merkataritza-sail propioa ez duten ETEei zuzendua. Santocildesek zera dio: “Helburu nagusia jarduera komertziala indartzea da, bezero berriak erakarriz, balio-proposamena hainbat merkatu-segmentura egokituz eta kudeaketa komertziala optimizatuko duten tresnak txertatuz”.

Santocildes: "Helburu nagusia jarduera komertziala indartzea da, bezero berriak erakarriz eta balio-proposamena hainbat merkatu-segmentura egokituz"

Aldi berean, tokiko erakundeek estrategikotzat jotzen dituzte trantsizio digital eta berdeak bultzatu nahi dira, mikro-enpresak konpainia handien atzean gera ez daitezen. Hitzarmenari esker, enpresek errazago eskuratu ahal izango dute laguntzei, eta eskura dituzten baliabideei buruzko funtsezko informazioa. Gainera, erabakiak segurtasun handiagoz hartzea erraztuko du, eta izapide administratiboak murriztuko ditu. Epe ertainera, lehiakortasuna nabarmen hobetzea espero da, berrikuntzaren, digitalizazioaren eta enpresen arteko lankidetzaren bidez.

Etorkizuneko ikuspegia

Erakundeek eta tokiko enpresa-sareak positibotzat jo dute aliantza, eta dagoeneko hasi dira aldeko erantzunak sortzen. Epe motzera, izapideak arindu eta laguntzak errazago eskuratuko dira; epe ertainera, jauzi kualitatiboa espero da berrikuntzan, digitalizazioan eta hazkunde jasangarrian. Enpresen parte-hartze aktiboa funtsezkoa izango da dinamika hori sendotzeko eta hitzarmena 2027tik harago luzatzeko. Urduñako alkatearen hitzetan, “2027rako Urduña, Ugao eta Orozko-ko enpresak lehiakorragoak izatea eta merkatuaren erronkei aurre egiteko hobeto prestatuta egotea lortu beharko litzateke".

Era berean, instituzioen eta enpresarien arteko konfiantza areagotzea aurreikusten du. "Inbertsio berriak erakarri eta udalerriak aurkari ez, baizik eta eskualdeko garapenean aliatu direla erakutsi nahi dugu. Oro har, hitzarmenak hiru udalerrien arteko lankidetza-eredu egonkorrago, kohesionatuagoa eta lehiakorragoa sortu beharko luke, eta etorkizun hobea duen eskualdea utzi beharko luke emaitza gisa.”

Hitzarmen hori, ekonomia bultzatzeko tresna izateaz gain, Nerbioi bailararen bihotzean lankidetzazko garapen-eredu orekatuagoa eta jasangarriagoa finkatzeko palanka ere bada.