
INE estatistika erakundearen 2025eko martxoko datuen arabera, enpresa berrien sorrerak gora egin du Hego Euskal Herrian. Zehazki, aurreko urteko hilabete berean baino %14,13 sozietate gehiago sortu dira Nafarroan, eta %27,7 gehiago EAEn. Hau da, guztira martxoan 105 eta 383 enpresa sortu dira, hurrenez hurren, Nafarroan eta EAEn.
Nafarroan sortu berri diren enpresa guztiak sozietate mugatuak izan dira; EAEkoen gehiengoa ere bai (381 negozio), baina, aldiz, bi sozietate anonimoak izan dira.
Kontrara, beste zenbait negoziok ateak itxi behar izan dituzte: zortzik Nafarroan eta 110ek EAEn. Iazko hilabete berean ere zortzi enpresa desagertu ziren Nafarroan, hau da, zenbatekoa berdin-berdin mantendu da; EAEn, ordea, duela urtebete baina %19,6 enpresa gehiago desagertu dira. Itxieraren arrazoiari dagokionez, borondatez egin dute 95 enpresek (guztiak EAEkoak), beste negozioekin elkartzeagatik seik (lau Nafarroakoak eta bi EAEkoak), eta beste arrazoi batzuen ondorioz hamazazpik (lau Nafarroakoak eta hamahiru EAEkoak).