EnpresaBIDEA ere euskararen alde!

Ekonomia eta enpresari buruzko euskal egunkariak Korrikaren lekukoa hartu du Lasarten

EnpresaBIDEAko kideak lekukoa daramatela Lasarten | Argazkia: Maialen Andres / Foku
EnpresaBIDEAko kideak lekukoa daramatela Lasarten | Argazkia: Maialen Andres / Foku
2026eko martxoaren 25a - 15:31

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, korrika! Euskararen aldeko egitasmoak aurtengo edizioko ibilbidearen erdia gainditu du gaur goizean Donostiako Amara auzoan. Inoiz baino lekuko hartze gehiago izango dituen edizioan, 3.436 hain zuzen, EnpresaBIDEAk ere hura eraman du Lasarten. Gipuzkoako hiriburuan izan da goizean zehar Korrika, eta, ondoren, Lasarte, Usurbil, Orio, Zarautz, Zumaia, Itziar, Deba eta Mutrikotik igaro ostean, Bizkaian sartuko da arratsaldeko 20:00ak pasatxoan.

 

Atharratzetik Bilborako ibilbidean, Euskal Herrian barrena 2.180 kilometro egingo ditu, eta EnpresaBIDEAren lantaldearentzat plazera izan da beste behin ere euskararen alde korrika egitea. Egunkariak egunero-egunero euskaraz eskaintzen dizkie bere irakurleei ekonomiari buruzko gaiak, eta horretan jarraituko du. Gure hizkuntzan bizi nahi dugulako!

Maite Reizabal egunkariko zuzendariak, Julen Nazabal estrategia digital eta arlo komertzialeko arduradunak eta Garazi Etxaniz kazetariak hartu dute lekukoa.

bb 20260325179141
EnpresaBIDEAko korrikalariak | Argazkia: Maialen Andres / Foku