Abuztuan AEBetako treasuryen (zor publikoaren) errendimendua %5,3koan izan zen 2007ko Munduko Finantza Krisiaren (MFK) bezperatik lehen aldiz; 30 urteko japoniar gobernu bonuen errendimendua %4tik gora igo ziren 27 urteko historian lehen aldiz eta Erresuma Batuko Gilts baliokideak berriz 1998tik izan duten mailarik handiena eman dute.
Ekonomia eta enpresari buruzko informazio guztia biltzen du EnpresaBIDEAren buletinak, euskara hutsean. Egunero-egunero emailean jaso dezakezu, guztiz doan, bi minutu besterik ez dituzu behar harpidetzeko. Eta proiektu hau hazten jarrai dadin lagunduko diguzu.
Epe laburreko tasek —zuzenean banku zentralen mende daudenak— helburua inflazioa eta berehalako kontsumoa kontrolatzea duten bitartean (euriborrean eragin dute), epe luzeko tasak —5, 10 edo 30 urte edo gehiagoko zor edo bonuei aplikatzen zaien interesak— merkatuaren eskaintza eta eskariaren, eta inbertitzaileen konfiantzaren arabera zehazten dira, eta etorkizuneko itxaropen ekonomikoak, hazkundea eta epe luzerako arriskua islatzen dituzte.
Oro har, epe luzeko bonuen errendimenduen hazkundeak kezka bat adierazten du; hazkundeak inflazioa bultzatuko du eta interes-tasa handiagoak beharko dira aurrerago. Baina zaila da mugimendu hau (errendimendu altuak) inflazioaren antsietateari soilik leporatzea. Barclays inbertsio bankuko arduradunen ustez, inflazioa baino gehiago, hiru faktore daude jokoan: gobernuen aurrekontu defizitaren aurreikuspena, adimen artifizialarekin (AA) lotutako jaulkipen korporatiboak eta Altxorraren bonuak erosten dituztenen oinarri aldakorra. Iraupen luzeko Altxorraren bonuek lehiakide berri bat dute: AAren kapitala finantzatzeko zor kopuru izugarriak jaurtitzen dituzten enpresak; horrek errendimendu handiagoak eskaintzera behartu ditzake Altxorrak. Bestalde, gobernuen aurrekontu-defizit gero eta handiagoak ez dira desagertzen arazo gisa.
Bonuen errendimenduen igoera konstanteak arazo bat sortzen du aktiboen esleitzaileentzat, akzioetarako garai zailetan bonuak dibertsifikatzaile ez hain eraginkor bihurtzen diren heinean. Eta errendimenduen igoera etengabe hori bereziki albiste txarra da hipoteka-merkatuarentzat; 30 urteko errendimendu handiagoek hipoteka-tasa finkoak jaisteko itxaropena oztopatzen dute. Norbaiti mesede egitekotan balantze sendoak dituzten enpresen akzioei egingo lieke, mailegu askorik eskatu behar ez luketen heinean.
Barclays inbertsio bankuko arduradunen ustez, inflazioa baino gehiago, hiru faktore daude jokoan: gobernuen aurrekontu defizitaren aurreikuspena, Adimen Artifizialarekin (AA) lotutako jaulkipen korporatiboak eta Altxorraren bonuak erosten dituztenen oinarri aldakorra
Scott Bessentek, AEBeko Altxorreko idazkariak, mugimendu txiki baina sinboliko bat egin zuen abuztuaren 19an luzerako bonuen errendimenduen etengabeko igoera geldiarazteko. Merkatuaren likidezia bultzatzeko Altxorraren programaren barruan berrerosketa batean eros daitezkeen bonuen kopurua bikoiztu egin zuen 2.000 miloi dolarretatik 4.000 miloi dolarretara. 30 urtetarako bonuen errendimendua oinarrizko zortzi puntu jaitsi zen; baina harrezkero goranzko joerak bere horretan dirau. Inbertitzaileek esan zioten askoz gehiago egin beharko zuela baldintzak arintzeko.
Epe luzeko bonuen merkatua astiro mugitzen da, baina plaka tektonikoen desplazamenduek eragin larria izan dezakete. Oraingo barealdia eragotziko lukeen lurrikara handi bat gertatzeko arriskurik balego, hortik etorriko litzateke.
Inbestitzaile aktiboak/inbestitzaile pasiboak
Inbestitzaile aktiboek erreferentziazko indize bat gainditu nahi dute (adibidez S&P500, Eurostoxx50…) eta inbestitzaile pasiboek merkatuaren errendimendua berdindu nahi dute indize bat kostu txikiagoan errepikatuz. Egungo inbertsio pasiboaren igoeraren atzean dagoen logika aski ezaguna da: funts pasiboek ez dute aktiboek dituzten kostuak; eta denbora pasa ahala, indizea kopiatzeagaitik lortzen den errentagarritasunari kostu gutxiago kentzen badiegu kostu gehiago dituzten funtsak gainditu lituzke; epe luzera errentagarritasun antzekoa izango lukete baina kostuen logikan (merkeagoak) gaindituko luke kudeaketa aktiboa (kostu gehiago).
Urtero argitaratzen den ikerketa batean ondorioztatu da azken hamar urteetan AEBeko errenta aldakorreko funtsen %87k, komisioen ondoren, S&P500 indizea ez zuela gainditu. Funts aktibo gehienek S&P500a gainditu zuten azken aldia 2009an izan zen, Munduko Finantza Krisiak prezioetan eragin zituen deskontu maukak aprobetxatuz. 2000. urtetik gaur arteraino soilik hiru urtetan gainditu dute indizea.
Zenbat eta sakabanaketa handiagoa izan akzioen bilatzaileentzat hobe indizearen errendimendua gainditzeko
Historian zehar funts aktiboen kudeatzaile handienei ere zaila egin zaie metatutako irabaziei eustea. Estrategia partikular arrakastatsuek ez dute mugarik gabe funtzionatzen; gaitasun-mugei aurre egin behar diete, hau da: errendimendu handiak dirua erakartzen du eta funtsaren tamaina zenbat eta handiagoa izan, arrakastatsua den akzio aukeraketa orok alderaketa txikiagoa egingo du bolumen handiko funtsaren emaitzan. “Hazkundearen madarikazioa” bezala ezagutzen da.
Bi aldagai kontuan hartu behar dira egungo kudeaketa aktiboaren bilakaera ulertzeko; alde batetik, sakabanaketa (akzio onenen eta txarrenen arteko aldakuntza). Zenbat eta sakabanaketa handiagoa izan, orduan eta hobe akzioen bilatzaileentzat indizearen errendimendua gainditzeko. Merkatuaren kontzentrazioak, ostera, kontrako eragina du. Hori gertatu zen 2025ean non, nahiz eta sakabanaketa handia izan, kontzentrazioa zela eta, kudeatzaile aktiboek merkatua dominatzen zuten bost akzio nagusiak pilatu behar izan zituzten, euren zorroak desorekatuta utziz.
Kudeaketa pasiboak eztabaida intelektuala irabazi duen honetan aktiboaren alde, azken hamar urtetako emaitzen araberako ikerketa honetan akats batzuk aurkitu daitezke:
- Funts guztiei pisu berdina ematen zaie eta aktibo gehienak handiak diren funts kopuru txiki batean inbertitzen dira.
- Konparatzen ditu funtsak zeru kostuko erreferentzia-puntu hipotetikoekin, eta benetako aukerak (inbertitzaile gehienentzat) kosturen bat duten aukera inbestigarriak dira (adibidez ETFak)
Eztabaida honek jarraituko du…
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta