Erabilitako etxebizitzen prezioak %1,2 igo dira Euskadin eta 2.716 eurora iritsi da m2-ko prezioa

Gipuzkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko lurralderik garestiena

Donostia da etxebizitza garestienak dituen euskal hiriburua | Argazkia: iStock Donostia da etxebizitza garestienak dituen euskal hiriburua | Argazkia: iStock

Euskadin erabilitako etxebizitzen prezioak %1,2ko igoera izan du azken hiruhilekoan eta metro koadroaren prezioa  2.716 eurotara iritsi da, Idealistak argitaratutako azken txostenaren arabera. Urte arteko datuei dagokienez, igoera %1,8koa izan da, baina, hala ere, 2011ko apirilean Euskadin lortutako gehieneko prezioa baino %16,3 txikiagoa da oraindik.

Era berean, erabilitako etxebizitzen prezioak gora egin du azken hiru hilabeteetan euskal lurralde guztietan. Hazkunderik handiena Gipuzkoan izan da, %3,4 igo baitira prezioak; Araban %1,5 eta Bizkaian %0,2. Gipuzkoa da oraindik ere Euskal Autonomia Erkidegoko lurralderik garestiena, 3.278 euro/m2-ko muga baitu. Bizkaiak jarraitzen dio, 2.660 euro/m2-ko prezioarekin eta Arabak 2.215 euro/m2-koekin.

Donostia Euskadiko hiri eta udalerri garestienen gailurrean dago oraindik, metro kuadroa 5.082 euroan baitago; bere atzetik, Hondarribia da udalerririk garestiena, 4.062 euro/m2-ko; Getxok jarraitzen dio 3.662 euro/m2-ko prezioarekin eta ondoren Berangok 3.422 euro/m2-koarekin. Bilbon, berri, metro koadroa 3.062 euroan dago eta Gasteizen 2.472 euroan. Metro koadroko preziorik merkeenak, aldiz, Oionek (949 euro/m2), Soraluzek (1.105 euro/m2) eta Legazpik (1.310 euro/m2) dituzte.

Halaber, Ordizia da etxebizitza erabilien prezioak gehien igo dituen euskal udalerria (%18,4), ondoren Plentzia (%13,6) eta Azkoitia (%11,5) leudeke. Kontrako aldean daude, aldiz, Oion (%-6,5), Arrigorriaga (%-5,1) eta Urduliz (%-4,5), gehien jaitsi direnak.

Donostia da, gainera, Espainiar estatu maila kontuan hartuta, hiribururik garestiena eta metro koadroko 5.000 eurotik gorako prezioa duen bakarra. Bartzelonak jarraitzen dio metro koadroko 4.032 eurorekin eta Madril izango litzateke hirugarrena metro koadroko 3.862 eurorekin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK