• EKONOMIA
  • Eraikune eraikuntza klusterra Build Inn izango da aurrerantzean

Eraikune eraikuntza klusterra Build Inn izango da aurrerantzean

Sektoreko 144 bazkidek osatzen dute egun klusterra eta bi milioi euroko aurrekontua du

Argazkia: Build Inn
Argazkia: Build Inn
2023eko azaroaren 23a
Eg. 2023eko azaroaren 23a

Eraikune EAEko eraikuntza klusterra Build Inn izango da hemendik aurrera. Hala adierazi du gaur eraikuntza industriaren eraldaketa bizkortzea helburu duen erakundeak. 13 urteko ibilbidea eginda, “bira estrategiko bat” eman dute, eta Build Inn sektorearen iraunkortasuna, industrializazioa eta trantsizio digitala gauzatzeko erreferentzia bilakatu nahi dute.

 

Erabaki hau Eraikune 2023-2026 plan estrategikoaren baitan dago, eta klusterreko bazkide orok “aho batez” babestu du aldaketa. Azken urteotan bere masa soziala handitu du Eraikunek, 144 bazkide izateraino, eta bi milioi euroko aurrekontua du. Guztira, 93,3 milioi euroko hainbat proiektu gauzatu ditu klusterrak bere bazkideekin elkarlanean.

Build Inneko ordezkariek gogorarazi dutenez, eraikuntza "lurraldeko aberastasunaren %11 da eta enpleguaren %12 sortzen du”. Denera, sektorean 58.900 lanpostu baino gehiago betetzen dituzte. Hartara, errentagarritasuna handitzeko erronka ezarri du klusterrak “euskal eraikuntzaren eraldaketa lehiakorra” gauzatzeko.