Eraikuntza kostuak %2,4 handitu dira urtarrilean

Abendutik urtarrilera, lehengaien kostua %0,9 igo da etxegintza azpisektorean eta %0,3 obra zibilean

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eustaten arabera, EAEn eraikuntza kostuak %3 igo dira 2024ko urtarrilean, iazko epe berarekin alderatuta. Hala, abendutik urtarrilera bitartean kostuen igoera %2,4koa izan da. Zehazki, etxegintza kostuak %2,5 handitu dira eta obra zibilekoak %1,9. 2023ko urtarrilaren aldean, berriz, %3,2 igo dira etxegintzan eta %2,3 obra zibilean.

2023ko abendutik 2024ko urtarrilera, lehengaien kostuak %0,8 hazi dira, eta eskulanarenak %5,4. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostuaren igoera %1,6koa izan da, eta eskulanarena %5,4koa.

Horrekin batera, abendutik urtarrilera, lehengaien kostua %0,9 igo da etxegintza azpisektorean eta %0,3 obra zibilean. 2023ko urtarrilarekin alderatuta, berriz, etxegintzan kostuak %1,8 igo dira eta obra zibilekoak %0,8.

Era berean, lehengaietan prezio igoera handienak izan dituzte mineral ez-metalikoek (%5,9), altzarigintzak (%3,8) eta kautxua eta plastikoak (%2,9). Halaber, sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusiak, aldiz, honako hauek izan dira: energia elektrikoa eta gasa (%28,9), petrolio-fintzea (%13,9) eta industria kimikoa (%5,4).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK