• EKONOMIA
  • Eraikuntza sektoreko kostuak %3,6 igo dira urtetik urtera

Eraikuntza sektoreko kostuak %3,6 igo dira urtetik urtera

Azken hilabetean %0,3 egin dute behera kostuek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Etxebizitza berri bat | Argazkia: iStock
Etxebizitza berri bat | Argazkia: iStock
2023ko azaroaren 24a - 11:22
Eg. 2023ko azaroaren 24a - 11:29

Eustaten arabera, eraikuntza kostuen adierazlea %0,3 jaitsi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurtengo urrian. Dena den, urte arteko alderaketan, hau da, iazko urriarekin erkatuta, kostuak %3,6 igo dira.

 

Irailetik urrira etxegintzaren kostuak jaitsi dira batik bat (%0,4) eta obra zibilean ez da aldaketarik izan. 2022ko urriarekin alderatuz gero, etxegintzan %3,8 egin dute gora prezioek eta obra zibilean %2,9.

Halaber, azken hilabetean lehengaien kostuak %0,4 jaitsi dira, eta eskulanenak maila berean mantendu dira. Urtetik urtera, lehengaien kostua %4,3 hazi da eta eskulanena %2,1.

 

Lehengaien kostua % 0,5 jaitsi da hiletik hilera etxegintzan, eta ez du aldaketarik izan obra zibilean. Urtetik urterako bilakaeran, etxegintza lehengaien kostuak % 4,3 igo dira, eta obra zibilarenak, berriz, % 3,1.