• EKONOMIA
  • Eraikuntzan 45 milioi euro inbertitzea adostu dute Ulmak eta EIBk

Eraikuntzan 45 milioi euro inbertitzea adostu dute Ulmak eta EIBk

Europako Inbertsio Bankuak eta talde kooperatiboak lehenetsi egin nahi dituzte jasangarritasuna, berrikuntza eta azpiegitura sozialen garapena

Antonio Lorenzo (EIB) eta Iñaki Gabilondo (Ulma) | Argazkia: EIB
Antonio Lorenzo (EIB) eta Iñaki Gabilondo (Ulma) | Argazkia: EIB
2025eko uztailaren 4a - 13:15

Europako Inbertsio Bankuak (EIB) eta Ulma Taldeak 45 milioi euroko mailegua sinatu dute, bai enpresen berrikuntza, bai jasangarritasun jarduerak finantzatzeko. Hala, Ulma industria talde kooperatiboak eraikuntza negozio lerrorako teknologia aurreratuetan egiten dituen inbertsioak finantzatuko ditu EIBk, baita polimero hormigoizko soluzio arkitektonikoetarako erabiltzen dituen teknologia aurreratuak ere. Halaber, kontuan izango dira planta berria eraikitzeko egin beharreko inbertsioak, non material jasangarri berriak ekoitziko diren.

 

EIBk 2024-2027 urteetarako egindako Bide Orri Estrategikoan jasota dauden hiru lehentasun estrategiko indartuko dira akordioaren bitartez: berrikuntza, klima eta ingurumen jasangarritasuna, eta azpiegitura sozialen garapena. Azken hori gauzatzeko, Ulmarekin egindako EIBren Etxebizitza Eskuragarri eta Jasangarrirako Ekimena hitzartu da.

Antonio Lorenzo Espainiako eta Portugalgo Enpresetarako EIBko Finantzaketa Korporatiboko Dibisioko buruak azpimarratu du EIBk konpromisoa duela material eta teknologia berritzaileak erabiltzen hastearekin, eta horretarako “funtsezko” gisa definitu du akordioa. Aldi berean, ezinbestekotzat jo du europar guztiek etxebizitza eskuragarri eta jasangarri bat eskuratzea errazagoa izatea.

 

Ulma Taldeko Iñaki Gabilondok gaineratu du akordioak apustu irmoa indartzen duela eredu industrial eraginkorrago, arduratsuago eta etorkizunarekin konprometituago baten alde.