2025eko azaroaren 25a - 12:39
Eraikuntzaren kostuen indizea %0,1 jaitsi da EAEn urrian, irailarekin alderatuta; 2024ko urriaren aldean, ordea, kostuak %3,6 handitu dira.
Sektoreka, irailarekin alderatuta ez da aldaketa handirik izan: obra zibileko kostuak %0,1 beheratu dira, eta etxegintzaren kostuak berdin mantendu dira. Urtea artean, ordea, obra zibilean %3,6 handitu dira kostuak eta %2,5 etxegintzan.
Bestalde, urte arteko terminoetan, lehengaien kostuak %4,2 garestitu dira, eskulanaren kostuak, ordea, %1,7. Lehengaien kostuak sektoreka aztertuta, %4,3ko igoera izan da obra zibilean eta %4,2koa etxegintzan.