• EKONOMIA
  • Erregaiek eta elikagai freskoek %9,7ra igo dute inflazioa Hego Euskal Herrian

Erregaiek eta elikagai freskoek %9,7ra igo dute inflazioa Hego Euskal Herrian

Azpiko inflazioa %5,2ra igo da

Erregaien merkatzea izan da inflazioa jaistearen arrazoietako bat | Argazkia: iStock
Erregaien merkatzea izan da inflazioa jaistearen arrazoietako bat | Argazkia: iStock
2022ko uztailaren 13a - 12:33

Maiatzetik ekainera %1,9 igo dira prezioak, erregaiak %39,7 garestitu direlako eta elikagai freskoen eta edari ez-alkoholdunen prezioa ere %12 handitu delako. Bigarrenez, KPI kontsumo prezioen indizea bi zifrara iristear geratu da, martxoan %9,6ra heldu baitzen eta ekainean, berriz, %9,7ra. Edonola ere, 1985eko apiriletik izan duen mailarik altuenera iritsi da.

 

Maiatzean baino 20,4 zentimo gehiago ordaindu da gasolina litroa ekainean, batez beste 2,148 euroan egon da Hego Euskal Herriko gasolindegietan. Gasolioa, aldiz, 2,048 euroan, maiatzean baino 15,6 zentimo gehiagoan. Uztailean apur bat merkatzen ari dira erregaiak, atzeraldiaren beldur behera doalako petrolio upelaren prezioa.

Era berean, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioan ikusten da prezioen gorakada zabaltzen ari dela, ekainean %5,2ra igo baita.  

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain