• EKONOMIA
  • Erregaien gaineko deskontuak urte amaierara arte luzatuko dira

Erregaien gaineko deskontuak urte amaierara arte luzatuko dira

Urrian 20 zentimoko deskontua ezarriko da, azaroan 13 zentimokoa eta abenduan 6 zentimokoa

Petrolio findegi bat | iStock
Petrolio findegi bat | iStock
2026ko irailaren 29a - 15:50
Eg. 2026ko irailaren 29a - 15:56

Energiaren prezio altuei aurre egiteko, Espainiako Gobernuak urtea amaitu arte hidrokarburoen gaineko deskontuak akordatu ditu. Urrian 20 zentimoko deskontua ezarriko da, azaroan 13 zentimokoa eta abenduan 6 zentimokoa. Halaber, inflazioari lotutako babes mekanismoari eutsi egingo zaio prezioen bilakaeraren araberako deskontuak igotzeko.

 

Irailean 5 zentimoko deskontua ezarria dago gasolinarentzat eta 20 zentimokoa dieselarentzat, oraingoan, deskontuak ez dira erregai motaren arabera desberdinduko. Uztailean erregaien garestitzeak babes mekanismoa aktibatu zuen eta deskontuak ezartzea ahalbidetu zuen. Irango gerrak energiaren prezioetan eragindako igoerari aurre egiteko neurriekin Ministroen kontseiluak errege lege-dekretua onartu du. Ezarritako deskontuak behera doaz hilabetero, Ekonomia ministerioak konfiantza du petrolioaren prezioaren gorakada handia amaituko dela eta horregatik ezarri ditu neurri hauek.

Bestalde, gasaren Azken Aukerako Tarifaren igorea %15era mugatuko da urte amaiera arte. Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak aurreratu duenez. Butano bonbonaren prezioa 19,55 euroan mantenduko da 2027. urteko ekainera arte.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain