• EKONOMIA
  • Uztailaren 4ra luzatu da Araban errenta-aitorpena egiteko epea

Uztailaren 4ra luzatu da Araban errenta-aitorpena egiteko epea

Aurrez aurreko hitzordua eskatzeko azken eguna ekainaren 9a da

Arabako Ogasuna | Argazkia: Arabako Foru Aldundia
Arabako Ogasuna | Argazkia: Arabako Foru Aldundia
2025eko maiatzaren 29a

Arabako Ogasunak atzeratu egin du errenta-aitorpena aurkezteko azken eguna, uztailaren 4ra luzatu baitu epea. Neurri hau hartu da Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan aurrez aurreko hitzorduen eskariari erantzuteko. Hala ere, hitzordua eskatzeko epea lehenago amaituko da, ekainaren 9an.

 

Kalkuluen arabera, aurreko urteko kanpainan baina 5.400 aitorpen gehiago espero dira, iazko 194.460 aitorpenak beharrean 199.860 izatera iritsita. Bestalde, Arabako Foru Aldundiak gaineratu du epe aldaketak eragina izango duela bai Ondarearen gaineko Zergan, baita Fortuna Handien gaineko Zergaren gainean ere; horrez gain, Rentaraba eta Rentared modalitateetan ere aplikatzen da.