Errigoraren azken kanpainan eskaerak egiteko epea bihar amaituko da

Elikadura burujabetzara bidean pausoak emateko asmoz, urtean bi kanpaina egiten ditu ekimenak

Auzolana da proiektuko ardatz garrantzitsuenetako bat | Argazkia: Errigora Auzolana da proiektuko ardatz garrantzitsuenetako bat | Argazkia: Errigora

Errigorak antolatutako Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina bihar, martxoaren 13an bukatuko da. Errigora, auzolanean oinarritzen den egitasmo herritarra da, eta Nafarroan euskara ofiziala ez den zonaldeari begira dihardu lanean. Horretarako, Nafarroaren erdialde eta hegoaldeko (Erribera) elikagai propioak Euskal Herrian barrena zabaltzen ditu.

Urtero bi kanpaina egiten ditu ekimen honek, gabonetakoa (saskia) eta oraingoa, urtetik urtera eskaintza zabalagoa duena, kontserbak, pasta, arroza, olioa, lekaleak eta ardoa bezalako elikagaiekin, udaberrian banaketa egiteko.

Hala, bihar izango da eskaerak egiteko azken eguna. Herri nahiz eskualde ugaritan, euskaltzaleen topagune, elkarte, euskaltegi, ikastola edota ikastetxe bidez bideratzen dira eskaerak. Banaketa lekuak herriz herri Errigoraren webgunean ikus daitezke, eta banaketa epea apirilaren azken astean eta maiatzaren lehen hamabostaldian izango da.

Informazio gehiago
Nafarroa erdi eta hegoaldeko uzta, eskutik eskura
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK