
Espainiako Auzitegi Gorenak behin betiko baztertu du Arabako Mahastiak sor-marka sortzeko aukera, eta hortaz, Arabako Errioxako Ardoak eta Errioxakoak ez dira bereiziko. EAEko Auzitegi Nagusiak jada ukatu zuen azaroan baimen bera, baina ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak kasazio helegitea aurkeztu zuen.
Bi arrazoirekin justifikatu du erabakia Espainiako Auzitegi Gorenak: batetik, ABRAk ez omen duelako arrazoitu EAEko Auzitegi Gorenak ezarritako sententziak ordenamendu juridikoa hausten duenik; bestetik, auzitegiaren ustetan ez dago kasazio interesik. Horrez gain, Espainiako auzitegiak bat egin du azaroan EAEko epaileek esan zutenarekin: sor-marka berriak kontsumitzaileak nahastuko ditu, Errioxako ardoak eta Arabako Mahastiak ezin bereiz litezkeelako. Izan ere, eremu geografiko bereko bi ardo eskainiko litzaizkioke kontsumitzaileari.