Espainiako Barne Produktu Gordina % 2,5 hazi zen 2023an

INEren arabera, kontsumo publikoari esker BPGak azken hiruhilekoan %0,6ko gorakada izan zuen

Euroguneko batez besteko hazkundea baino bost aldiz handiagoa da Espainiako ekonomiak izandakoa | Argazkia: iStock Euroguneko batez besteko hazkundea baino bost aldiz handiagoa da Espainiako ekonomiak izandakoa | Argazkia: iStock

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) 2023ko Barne Produktu Gordinaren datuak kaleratu ditu. Bertan azaltzen denez, Espainiar estatuko ekonomia %2,5 hazi zen iaz. Honela, azken hiruhilekoan, gorakada %0,6koa izan da, hein handi batean kontsumo publikoari esker. Aurreko hiruhilekoan, hau da, uztailetik irailera, %0,4koa izan zen igoera. Carlos Cuerpo Ekonomia ministroak azaldu duenez, euroguneko batez besteko hazkundea baino bost aldiz handiagoa da Espainiako ekonomiak izandakoa. 

Estatuko ekonomiaren bilakaerak goranzko joerari eutsi zion iazko abenduan. Hala ere, aurreko urteotakoa baino apalagoa izan da igoera: 2021ean BPGk %6,4 egin zuen gora; 2022an, %5,8; eta 2023an, %2,5. Covid-19aren etorrerak sortu zuen krisiaren ondoren, ekonomiak gora egin duela diote datu hauek. Pandemia garaian, % 11,2ko jaitsiera izan zuen BPGak.

Hala, 2023ko BPGaren balioa 1.461.889 milioi eurokoa izan da, 2022koa baino %8,6 handiagoa. Laugarren hiruhilekoari dagokionez, BPGaren urtetik urterako aldaketa %2koa izan da. Cuerpok BPGaren datuak goraipatu izan nahi ditu, "aurreikuspen katastrofisten aurrean zifrak argiak eta ukaezinak direla" ziurtatuz.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK