Espainiako Gobernuak %1,7 eta %3,5 artean zergapetuko ditu 3 milioi eurotik gorako ondareak

Kopuru horiek ondare zergatik murrizteko aukera izango da, zergapetze bikoitza saihesteko

Maria Jesus Montero Ogasun eta Zerbitzu Publikoko ministroa | Argazkia: Moncloa Maria Jesus Montero Ogasun eta Zerbitzu Publikoko ministroa | Argazkia: Moncloa

Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun eta Zerbitzu Publikoko ministroak neurri fiskalen sorta bat iragarri berri du, eta, batez ere, aberastasun handiei, errenta ertain eta baxuei eta sozietateen gaineko zerga ordaintzen dutenei eragingo die. Berritasun nagusia da 3 milioi eurotik gorako ondareak dituztenentzako “elkartasun zerga” bat sortuko duela, autonomia erkidegoen ondarearen gaineko zergan kenkarria izango dena. Hiru tarte izango ditu: %1,7ko tasa izango du 3 eta 5 milioi euroren arteko ondareentzat; %2,1ekoa 5 eta 10 milioi bitartekoentzat; eta %3,5ekoa 10 milioi eurotik gorakoentzat. Kopuru horiekin ondare zergak murrizteko aukera izango da, zergapetze bikoitza saihesteko. 2023 eta 2024 urteetan egongo da indarrean.

Espainiako Gobernuak beste neurri batzuk ere iragarri ditu, PFEZ persona fisikoen errenta zergarekin eta sozietateen gaineko zergarekin lotutakoak. Hala ere, Hego Euskal Herriko ogasunek ez dituzte zertan ezarri behar, Madrilek gaur hartutako erabakietatik soilik aberastasun handien gaineko zergak izango baitu eragina. Zerga berria denez, orain Euskal Herriko sistema fiskalera nola egokitu adostu beharko dute lau ogasunek Espainiako Gobernuarekin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK