Espainiako Gobernuak argi berdea eman dio Bilboko portuaren azken handitzeari

Erdiko kai muturra eraikiko da, eta 54,4 milioi euroko aurrekontua izango du

 Bilboko portua, gorriz eraiki behar den zatia | Argazkia: Bilboko Portuko Agintaritza Bilboko portua, gorriz eraiki behar den zatia | Argazkia: Bilboko Portuko Agintaritza

Bilboko portuak erdiko kai muturraren bigarren fasearen eraikuntza lehiaketara ateratzeko baimena lortu du Espainiako Gobernuko Ministro Kontseiluaren eskutik. Eraikuntzak 54 milioi euro pasatxoko aurrekontua izango du, BEZa kontuan hartu gabe.

Proiektu hau gauzatuta, Bilboko Portu Agintaritzak 1990eko hamarkadan hasi zuen portuaren handitzea burutuko du, eta helburua portuaren atzeko lurrean sortutako ibilgailuak eta plataformak garraiatzeko ontzia eta pieza eolikoen trafikoei erantzutea eta horiek sustatzea izango da.

Zehazki, bi kai berri egingo dira: A3 kaia, 664 metrokoa, eta A4 kaia, 347 metrokoa. Bi kaien sakonera 21 metrokoa da, eta proiektu honekin 31,2 hektareako azalera berria sortuko da. Proiektuak ingurumen ikuspegitik oniritzia jaso du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK