• EKONOMIA
  • Esperotakoa baino hamarren bat gutxiago hazi da Nafarroako ekonomia

Esperotakoa baino hamarren bat gutxiago hazi da Nafarroako ekonomia

Zerbitzuek eta familiek eusten diote, baina industriak behera egiten jarraitzen du

Etxeetako gastuak jaitsi egin dira
Etxeetako gastuak jaitsi egin dira
2023eko irailaren 22a
Eg. 2024eko otsailaren 1a

Nafarroako ekonomiak moteltzen jarraitzen du. Hala islatzen dute Nastatek gaur jakinarazi dituen datuek: 2023ko bigarren hiruhilekoko BPGa %0,3 hazi da aurreko hiruhilekotik, eta %2 iazko epe beretik. Alegia, aurreratutako datuan esperotako baino hamarren bat gutxiago egin du gora.

 

Sektoreka erreparatuz gero, denek egin dute gora. Kasu esanguratsuenak dira nekazaritza, merkatu-zerbitzuak eta zerbitzuak, %3,5, %2,9 eta %2,4 hazi baitira hurrenez hurren. Industria berriro ere hazi egin da, zehazi, %1,3. Aurreko hiruhilekotik, ordea, %4,2 egin du behera.

Etxeetako gastuak apur bat egin du behera, baina hazkundean mantentzen da oraindik ere, %3,2an. Administrazio publikoan %1,7ko hazkundea izan da, eta, eta enpresen inbertsioetakoa %1,4. Bestalde, autonomo eta enpresen ordainsariak gehiago hazi dira (%6,9), soldatak baino (%6).