• EKONOMIA
  • Esportazioak behera Hego Euskal Herrian, Bizkaian izan ezik

Esportazioak behera Hego Euskal Herrian, Bizkaian izan ezik

Findegiak eragin du Bizkaiko esportazioen gorakadan

Petronorren findegia, Muskizen | Argazkia: iStock
Petronorren findegia, Muskizen | Argazkia: iStock
2026ko abuztuaren 18a - 16:16
Eg. 2026ko abuztuaren 19a - 08:15

Eustatek eta Nastatek kanpo merkataritzari loturiko EAEko eta Nafarroako datuak eman dituzte argitara, hurrenez hurren. Horretan ikusi daiteke esportazioek beherakada izan dutela Araba, Gipuzkoan eta Nafarroan. Azken horretan, lehen seihilabete metatuak hartuz gero, erorikoa %5ekoa izan da; aurreko urteko ekainarekin alderatuta, berriz %11,9ko jaitsieraz ariko ginateke. Gipuzkoan iazko ekainetik aurtengora jaitsiera %5,1ekoa izan da, eta Araban, berriz, %0,3. Bizkaia da hazi den bakarra, eta nabarmen gainera, %29,9 igo baitira —%11,4 urte osoko metatuari erreparatuta—. Gorakada hori batez ere produktu energetikoen esportazioaren hazkundetik dator, seguru asko Bilboko portuan kokatutako findegiak ekarritakoaren ondorioz. %138eko hazkundeaz ari gara.

 

EAEko hiru lurraldeak hartuta, %0,6ko hazkundeaz ariko ginateke aurreko urteko hilabete beretik, esportazioak 15.810 milioi euroan kokatuta; Nafarroaren kasuan, zifra 4.875 milioikoa litzateke. 

Inportazioetan ere aldea da lurraldeen artean. Nafarroan zein EAEn, kasu honetan, gora egin du, baina lehenengoan soilik %0,5 —3.225 milioiraino—, eta EAEkoak %14,6 —15.591 milioiraino—. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain