
Pasa den abuztuan Hego Euskal Herriko kanpo merkataritzak beherakada izan du, iazko epe berarekin alderatuta, %13,6, ondasun gutxiago esportatu baitira Bizkaian, %10,8 Gipuzkoan, %9 Araban, eta %26,9, Nafarroan. Eustaten arabera, EAEko hiru lurraldeetan 1.916 milioi euroko ondasunak esportatu dira denera, eta energia produktuek eragin dute beherakada, izan ere, %33,4 jaitsi dira. Nafarroan, berriz, Nastatek azaldu duenez, 556,2 milioi euroko esportazioak egin dira abuztuan.
Urte osoko datuei dagokionez, urtarriletik abuztura bitarteko esportazio metatua positiboa izan da aurten Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, %0,6 hazi baita kanpo merkataritza. Nafarroan, ordez, 2023ko lehen zortzi hilabeteetako esportazioak iazkoak baino txikiagoak izan dira, %3,5 murriztu direlarik.
Era berean, abuztuan inportazioen kopuruak ere behera egin du Bizkaian (%21,7), Gipuzkoan (%11,9) eta Nafarroan (%30,2). Araban, aldiz, zertxobait gora egin dute (%0,8).