Esportazioek gora egin dute Nafarroan urtearen hasieran

Urtarrilean %12,6 handitu da kanpo merkataritzaren jarduera, ibilgailu motordunen salmenten hazkundea dela eta

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Nafarroako esportazioak %12,6 handitu dira urtarrilean, 2023ko hilabete beraren aldean. Inportazioak, aldiz, murriztu egin dira, %7,6. Hala, denera, 864 milioi eurokoa izan da esportatutako salgaien balioa, inportatutakoena, berriz, 536,6 milioi eurokoa. Aitzitik, automozio sektoreko esportazioak kenduz gero, kanpo merkataritzak %6,6 egin du behera.

Urtarrilean, ibilgailu motordunak esportatu dira gehienbat, salmentak %134,4 hazi baitira. Autoen ekoizpena aurreko urteko urtarrilean 12.883 izatetik, 2024ko urtarrilean 25.244 izatera igaro da. Ondoren, ibilgailuen zati eta osagarriak saldu dira gehien, eta salmentak %0,6 hazi dira urtarrilean. Inportazioei dagokienez, ibilgailuen osagarrien salerosketa %17,3 hazi da.

Esportazioen helmuga nagusiak Frantzia, Alemania, Italia, Portugal eta Erresuma Batua dira. Nabarmentzekoa da Italiara (% 83,6) eta Alemaniara (% 27,3) egindako salmenten zenbatekoaren hazkundea. Halaber, Erresuma Batura egindako esportazioak % 13,0 jaitsi dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK