• EKONOMIA
  • Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko merkataritza akordioa

Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko merkataritza akordioa

Von der Leyen eta Trump, bileraren ostean | Argazkia: Europa Press
Von der Leyen eta Trump, bileraren ostean | Argazkia: Europa Press
2025eko uztailaren 30a - 05:30

Europa eta AEB ondasun eta zerbitzuen merkataritza globalaren ia % 30 eta munduko BPGaren % 43 dira, eta Eurostaten arabera, ondasun eta zerbitzuen merkataritza transatlantikoa 1,6 bilioi eurora iritsi zen 2023an.

 

Trumpek eta Von der Leyenek lortutako Merkataritza Akordioak % 15eko muga-zerga finkoa ezartzen die EBn ekoitzitako produktu guztiei, baita industria automotrizekoak ere, eta, praktikan, muga-zerga horrek gora egingo luke % 30era arte, euroarekiko dolarraren jeitsiera dela eta.

Bestalde, Europak zero zerga ezartzen die Estatu Batuetako inportazioei. Izan ere, % -15 izango litzateke, dolarraren debaluazioa dela eta; euroaren aldean, berriz, Europak 750.000 milioi euroko gas likidotua erosi behar dio Washingtoni, bai eta Europak AEBn 600.000 milioi euroko inbertsioa egin ere.

 

Alemaniak eta Frantziak eraginez, Ameriketako Estatu Batuekin egindako merkataritza-akordio asimetrikoa sinatu zen, zeren bi herrialde horiek presionatu egin zuten beraien ibilgailuen eta automobilgintzako osagaien esportazioen % 15eko muga-zerga lortzeko eta enpresa farmazeutikoa muga-zergarik kanpoz gera zitezen.

Itunaren nondik norakoak behin betiko zehaztuz gero, merkataritza-akordio hori garaipen handia izango litzateke Trumpentzat, eta erabateko porrota Europar Batasuneko herrialdeentzat, KPIa eta AEBrekin duten merkataritza-defizita handituko baitira.