• EKONOMIA
  • Emakumezkoek estres gehiago pairatzen dute lanean gizonezkoek baino

Emakumezkoek estres gehiago pairatzen dute lanean gizonezkoek baino

Randstadek eginiko ikerketaren arabera, langile nafarren %13k eta EAEkoen %18,5ek maiz sufritzen du estresa lanean

Emakumezkoen %63,6k maiz pairatzen du estresa lanean | Argazkia: iStock
Emakumezkoen %63,6k maiz pairatzen du estresa lanean | Argazkia: iStock
2025eko irailaren 1a - 14:06

Lan estresak modu ezberdinean eragiten du lurraldearen arabera, eta Nafarroak zifra onak eskuratu ditu Espainiako Estatuko lurraldeekin alderatuta. Izan ere, Randstaden ikerketa baten arabera, langile nafarren %13k “soilik” aitortu du estresatuta sentitzen dela maiz edo etengabe. Espainiako Estatuko batez bestekoa %21,2koa da.

 

Aitzitik, EAEn, langileen %18,5ek bizi du arazo hori, nahiz eta %44,8k adierazi duen noizbehinka izaten dituela estres egoerak. Kontrara, EAEko hamar langiletatik batek adierazi du ez duela inoiz estresik pairatu lana dela eta.

Espainiako Estatuko datu orokorra kontuan izanda, emakumeek estres gehiago (eta maizago) jasaten dute lanaren ondorioz, gizonezkoek baino. Zehatz-mehatz, inkesta erantzun duten emakumezkoen %63,6k esan du maiz sufritzen duela estresa, eta gizonezkoen kasuan zifra %48,9koa izan da.