• EKONOMIA
  • Etorkinentzako lan baimenak erraztuko ditu Espainiako Gobernuak

Etorkinentzako lan baimenak erraztuko ditu Espainiako Gobernuak

Espainian gutxienez bi urte legez kanpo daramatzatenek bizileku baimena jasoko dute, eskari txikia duten lanbideetan trebatuz gero

Jose Luis Escriva Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa | Argazkia: Moncloa
Jose Luis Escriva Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa | Argazkia: Moncloa
2022eko uztailaren 26a

Espainiako Gobernuak Atzerritarren Legea erreformatu du, lan egiteko baimenak eskuratzeko prozedurak malgutu asmoz. Hala, Espainian bi urte edo gehiago agiririk gabe daramatzaten etorkinek euren egoera legeztatzeko aukera izango dute, betiere eskari txikia duten lanbideetan trebakuntza jasotzea onartzen badute.

 

Urtebeteko baimena emango zaie ikastaroa egiteko eta ondoren, bertan bi urtez bizitzeko eta lan egiteko baimena eskau ahal izango dute, kontratu bat aurkeztuta.

Era berean, Espainian ikasten ari diren atzerriko ikasleen egonaldia hobetu asmoz ere hainbat neurri hartu ditu Espainiako Gobernuak: ikasketak egiten ari diren bitartean, lan egiteko aukera izango dute, astean gehienez ere 30 orduz; eta lan merkatuan sartzeko orain arte indarrean zeuden mugak ere indargabetu egingo dituzte.

 

Jose Luis Escriva Inkluiso, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak jakitera eman duenez, erreforma horri eskeri, migrazioaren erronkei aurre egiteko “baliabide hobeak” izango dituzte eta migrazioa “ordenatu eta seguruagoa” izango da.