• EKONOMIA
  • Etxebizitzak iaz baino %10 garestiagoak dira Hego Euskal Herrian

Etxebizitzak iaz baino %10 garestiagoak dira Hego Euskal Herrian

Bigarren hiruhilekoan %3,1 eta %3,3 garestitu dira etxebizitzak, EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko irailaren 7a - 16:40
Eg. 2026ko irailaren 8a - 09:59

Bigarren hiruhilekoan ere goranzko joera erakutsi du etxebizitzaren merkatuak Hego Euskal Herrian. INEren arabera, 2025eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, %10,0 garestitu dira etxebizitzak EAEn, eta joera oso parekoa izan da Nafarroan ere, urte arteko %9,5eko igoerarekin. 

 

Prezioak orokortasunean handitu badira ere, desberdintasunak antzeman daitezke etxebizitza motaren arabera. Izan ere, bigarren eskuko etxebizitzak dira goia jo dutenak, bai EAEn, bai Nafarroan: %11,2 eta %11,9 garestitu dira urtebetean, hurrenez hurren. Etxebizitza berrien kasuan, prezioak igo egin dira, baina gutxiago: %3,1 EAEn eta zertxobait gehiago, %4,1, Nafarroan. 

Urte hasierarekin alderatuta ere etxebizitzak garestitu egin dira. EAEn, lehen hiruhilekoan baino %3,1 garestiagoak izan dira etxebizitzak bigarren hiruhilekoan; Nafarroan igoera antzekoa izan da, hots, %3,3koa.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain