• EKONOMIA
  • Etxebizitzak %10 baino gehiago garestitu dira urtebetean Hego Euskal Herrian

Etxebizitzak %10 baino gehiago garestitu dira urtebetean Hego Euskal Herrian

Bigarren eskuko etxebizitzek izan dute urte arteko gorakadarik handiena, %11tik gorako igoerekin EAEn zein Nafarroan

Mundaka | Argazkia: iStock
Mundaka | Argazkia: iStock
2026ko ekainaren 8a - 14:06
Eg. 2026ko ekainaren 9a - 10:29

INE estatistika erakundeak etxebizitzen prezioei buruzko datuak argitaratu ditu, 2026ko lehen hiruhilekoari dagozkionak, eta horien arabera, prezioek nabarmen gora egin dute Hego Euskal Herri osoan. Igoera hori etxebizitza berrietan zein bigarren eskukoetan gertatu da.

 

Urte arteko alderaketan, etxebizitza berriak %6,2 garestitu dira Nafarroan eta %4,9 EAEn. Hala ere, igoerarik nabarmenena bigarren eskuko etxebizitzetan izan da: %12,8ko gorakada Nafarroan eta %11,4koa EAEn. Ondorioz, etxebizitzen batez besteko prezioa iazko aldi berarekin alderatuta %10 inguruan igo da: %10,5 Nafarroan eta %10,3 EAEn. 

2025eko azken hiruhilekoarekin alderatuta ere, prezioek goranzko joerari eutsi diote. Kasu horretan, etxebizitza berriek izan dute igoerarik handiena (%3,8 Nafarroan eta %4,0 EAEn), eta bigarren eskukoak ere garestitu dira (%3,0 Hego Euskal Herrian).

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain