• EKONOMIA
  • Etxebizitza erosteko diru sarreren %36 behar da Donostian, %25 Bilbon, Iruñean %24 eta %22 Gasteizen

Etxebizitza erosteko diru sarreren %36 behar da Donostian, %25 Bilbon, Iruñean %24 eta %22 Gasteizen

Erosteko esfortzua handiagoa da Donostian eta Iruñean alokatzekoa baino, eta alderantziz Bilbon eta Gasteizen

Bilboko etxe berri batzuen eraikuntza | Argazkia: Europa Press
Bilboko etxe berri batzuen eraikuntza | Argazkia: Europa Press
2026ko abuztuaren 18a - 12:13
Eg. 2026ko abuztuaren 18a - 12:39

Diru sarreren zenbat bideratu behar du unitate familiar batek etxea erostera? Eta alokatzera? Idealistak esfortzu tasa hori zenbatekoa izan den neurtu du 2026ko bigarren hiruhilekoko datuak abiapuntu hartuta, eta 2 logelako etxebizitza.

 

Emaitzek aditzera ematen dute Donostian etxebizitza erosteko unitate familiar baten diru sarreren %36 bideratu behar duela horretara, Bilbon %25, Iruñean %24 eta Gasteizen %22. Alokairuaren kasuan, berriz, Bilbon %30 bideratu behar da horretara, Donostian %28, Gasteizen %26 eta Iruñean %21. Bestela esanda, Donostian esfortzua bereziki nabarmenagoa da erosketarako. Iruñean ere hala da, aldea txikiagoa baa ere. Bilbon eta Gasteizen, berriz, alokairuak pisu handiagoa eskatzen du. Logika beretsua da Espainia mailakoa: batez bestekoa %39an kokatzen da alokairuaren kasuan, eta %29an erosketaren kasuan, nahiz eta hor ez den aintzat hartzen finantzazioa lortzeko lehendik lortu behar izan den aurrezkia.

Idealistatik azaldu dutenez, "eskaintzaren eskasiak eragindako prezioen garestitzeak azaltzen du ahalegin handia egin behar izatea alokairuan zein erosketan. Lehenengo kasuan, gainera, adituen ustez zentzuzkoak diren mugak gainditzea ere dakar".

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain