• EKONOMIA
  • Mila lokal etxebizitza bilakatu nahi ditu Gasteizko Udalak

Mila lokal etxebizitza bilakatu nahi ditu Gasteizko Udalak

Babes ofizialeko etxebizitzak bihurtuko lirateke, eta hortaz, salmenta prezio mugatua izango lukete

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko abuztuaren 11 - 14:55

Etxebizitza krisiaren aurrean, administrazioak neurri berriak hartu beharrean daude ezinbestean. Aukeretako bat gaur egun etxebizitza ez direnak bizileku bilakatzea da, eta horixe planteatu du, hain zuzen ere, Gasteizko Udalak. Izan ere, Arabako hiriburuan kokatutako mila lokal babes publikoko etxebizitza bihurtzea proposatu du udal-gobernuak. Proiektua uztailaren amaieran onartu zuen PSE eta EAJ buru dituen gobernuak. Orain, egitasmoak aurrera egin dezan udalbatzarrean oposizioko talde batek onespena eman beharko dio.

 

Proiektuak honako hau proposatzen du: arautzea merkataritza-lokalak etxebizitza edo etxebizitza-tailer bihurtzea gune jakin batzuetan, betiere araudiak exijitzen dituen bizigarritasun-, osasun-, irisgarritasun- eta kalitate-baldintzak betetzen badituzte. Hala ere, hiriko merkataritza-kale nagusiak babeste aldera, egitasmotik kanpo utzi nahi dira Parte Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat, eta Salburua zein Zabalganako eremu batzuk. Gainera, lokalek gutxienez zazpi urte izan beharko dituzte lehen okupazioko lizentziatik eta, behin etxebizitza bihurtuta, ohiko etxebizitza iraunkor gisa erabili beharko dira; alegia, ezin izango dira bigarren bizileku gisa edo beste erabilera batzuetarako erabili. Prezioari dagokionez ere mugak izango dituzte, babes ofizialeko etxebizitzen gisa berean.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain