Etxebizitza kooperatiboen eta zahartze osasuntsuaren gainean arituko dira Donostian

Gaur eta bihar egingo dute irabazi-asmorik gabeko bizitegi-ereduen buruzko ezagutza zabaltzeko lehen foroa, REAS Sareen Sareko Etxebizitza Kooperatiboko Senior Taldearen eskutik

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Gaur eta bihar Etxebizitza Kooperatibo Seniorren lehen foroa ospatuko da Donostian. Ekitaldia REAS Sareen Sareko Etxebizitza Kooperatiboko Senior Taldeak antolatu du, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren, GEZKIren (UPV/EHUko Zuzenbide Kooperatibo eta Gizarte Ekonomiako Institutua), eta Elkarbidean tokiko proiektuaren laguntzarekin. Ekitaldiak, gainera, Koobizitza sarearen, REAS Euskadiren, Ametsak Sortzenen eta Jubilares elkartearen babesa du.

Jardunaldiaren leloa Komunitateko zaintzak, zahartze osasuntsu baterako gakoak da. Foroaren helburu nagusia da etxebizitza kooperatiboen eta irabazi-asmorik gabeko bizitegi-ereduen buruzko ezagutza sustatzea, pertsonarengan zentratutako arreta eta komunitatearen bidezko zaintza ereduak indartzeko. Era berean, zahartze osasuntsu eta duina bultzatzea da helburu, horretarako irisgarritasuna, eskuragarritasuna eta elkar laguntza sustatzen dituzten ereduen gaineko esperientziak eta erronkak aztertuta. Hala, alokairua edo erosketaren alternatiba gisa, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta mendekotasun egoerak komunitatearen bidez artatuko dira. Hain zuzen, kolektibotasunaren garrantzia azpimarratu dute elkarteek, “gero eta handiagoak diren eta arazo sozial ugari sortzen ari den indibidualizazio eta isolamenduari” aurre egiteko.

Antolatzaileek etxebizitza eredu horien gaineko hainbat datu argitaratu dituzte: “Quebecen (Kanada) 60.000 pertsona biltzen dituzten 1.300 habitat-kooperatiba” daude; Austrian ere, Onura Publikoko Kooperatiben 160.000 etxebizitza daude.

Foroa bi egunetan banatuko da: gaur, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Campuseko Ikasgelategian izango dira jardunaldiak, eta bihar, Olarain Ikastetxe Nagusian. Ekitaldia doakoa da, eta streaming bidez jarraitzeko aukera ere eskainiko da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK